lunes, 21 de noviembre de 2011

Ikusmen urritasuna

Ikusmen muga edo ikusmenean zorroztasuna izatean datza ikusmen urritasuna. Ahalmen gutxitu bat dela esan daiteke, itzalak eta argiak desberdintzeko ahalmenaren desagertzetik, ikusmen baliagarria deritzon ikusmen mailara iristen dena. Ikusmen urritasunean mota ezberdinak daude, bakoitzak ezaugarri batzuk izango dituelarik, hala nola:

-Anbliopia sakona
: bolumenak eta koloreak ikus ditzake, gertuko ikusmenaz baliatzen baita idazteko eta eskema ezberdinak desberdintzeko. Errealitatea interpretatzean akatsak egiten dituzte eta besteak beraien silueta, jarrera edo jantziengatik ezagutzen dituzte.
-Amaurosis: pertsona honek ez du ikusmenik, itsua da. Ez dute besteen begiradak jarraitzen ezta gainontzekoen keinuak imitatu ere, hau horrela, ezin dira beraiek bakarrik mugitu.
-Itsu ia osoa: soilik argi pertzepzioa ikus dezake.
-Itsu partziala: gertuko ikusmena oso urria izango da pertsona hauetan. Masa eta argien pertzepzioa ikusten dute.
-Miopia, astigmatismoa, begi alferra, hipermetropia … : klasean arreta galtzen dute, arbela ikusteko arazoak baitituzte. Beraz, ume hauek lekuz aldatu behar dira arbela ondo ikusteko.

Nola jakin dezakegu umeak ikusmen urritasuna badauka? Ume hauek beranduago hasten diren eskuekin jolasten eta ez dute interesik erakusten gauzei begiratzeko orduan. Hitz egiten dutenean, ez diote besteari aurpegira begiratzen eta sarritan altxatu egiten dira gauzei hurbiletik begiratzeko. Horrez gain, ongi ikusten ez duten gauzengatik galderak egiten dituzte.
Honetaz aparte, ez diete erreparatzen helduen egiten dituzten mugimenduei eta ondorioz, ez dituzte imitatzen oinez 12hilabeteekin hasi beharrean 24-30ekin hasten dira, korrika egiteko baldarrak izango direlarik. Gerora ere, okerturik ibiltzeko tendentzia izango dute, berantz begira. Irakurtzeko orduan, papera aurpegiaren kontra jartzen dute eta begiratzen dutenean, esku batekin begi bat estaliko dute. Gainera, hurbileko zein urruneko gauzei erreparatzeko begi erdi ireki edo begi keinuak egiten dituzte. Tendentzia izaten dute non dauden galdetzeko, baita zerbait erori zaien lekuan, gauza hori egon daitekeen lekuaren kontra aurpegia jartzeko ohitura ere.
Beraz, eskolako umeren baten ikusmen urritasunen bat duela konturatu ezkero, irakasleok gurasoekin kontaktuan jarri beharko ginateke umea espezialista batengana eramateko, beti ere ikusmen arazoa txikia izanez gero, eta beharrezkoa bada betaurrekoak jartzeko. Baina, komenigarriagoa izango da ikusmenean arazo larriak dituen umea leku apropos batera eramatea, ONCEra adibidez, bere ingurura moldatzeko ariketa bereziak ikas ditzan:
-Leku batetik bestera mugitzeko bastoia erabiltzen ikastea.
-Brailea erabiltzen ikastea irakurtzeko zein idazteko.
-Entzumena lantzeko jolas bereziak egitea.

Bukatzeko, komenigarria izango litzateke ume horiek arretaz jarraitzea, papera bere begietatik oso hurbil ez jartzeko ... Horrela, urritasun hori ez gehitzen lagunduko genieke.






domingo, 20 de noviembre de 2011

Entzumen urritasuna

Pertsona batek gorreria duela esango dugu, entzumen falta badu. Jende honek, hizkuntza bereganatzeko teknika berezien beharra izaten du, ezin baitute ahozko hizkuntza era espontaneo batean eskuratu. Baina zelan sortzen da gorreria? Gorreria hereditarioa izan daiteke, baina horrez gain, haurdunaldian (amak jasandako gaitz baten ondorioz), erditzeko unean (haurra goizegi jaiotzean ...) edota bizitzan zehar ere (infekzio baten ondorioz ...) gerta daiteke berau.

Gorrek hurrengo ezaugarri hauek izaten dituztela esan daiteke:

-Berba egiterakoan, arazo larriak izaten dituzte entzuteko. 

-Esandakoa errepikatzeko joera izaten dute behin eta berriro.

 

Ezaugarri hauekin bat datozen pertsonek ondorio batzuk jasaten dituzte bizitzan zehar; ni horiek pixkatxo bat laburtzen saiatuko naizelarik. 

 

Ahozko komunikazio zailtasunek, askotan egoera hori frustrazio egoera bilakatzen dute, epe luzera, entzumen urritasuna pairatzen duen pertsonaren nortasuna aldatu dezakeelarik. Horrez gain, segurtasun falta ere izan dezakete, beraiek hautematen ez dituzten arrisku egoeren aurrean beraien burua babesteko eta egoerari erantzuna emateko arazoak izaten dituztelako. Ikaskuntzan, berriz, ume hauek informaziorako sarbidean tope batzuk aurkezten dituzte, arazoak izaten baitituzte idatzizko zein ahozko komunikazioan, guzti honek, ikaskuntzaren prozesua geldotzea dakarrelarik.

 

Zer egin behar da entzumen urritasuna duten umeekin? Nola jokatu behar genuke? Hasteko, komenigarria da astiro eta argi hitz egitea ume hauekin, umeek esan nahi dieguna uler dezaten. Horrez gain, komunikazio osoa erabili behar da, hau da, irakasleak bere aurpegiko keinuak, idazkera eta mugimendu naturalak kontuan hartu behar ditu. Askotan, ahotsaren intentsitatea zaintzen erakutsi beharko zaie, noiz igo edo jaitsi behar duten ohartaraziz. Irakasleak azalpenak ematen dituen bitartean, umeei begira mantendu beharko da ume horiei ezpainetako irakurmena errazteko, izan ere, hizketan ari den unean arbelerantz begira badago, ume hauek zailtasunak izango dituzte esaten ari dena interpretatzeko. Hala ere, garrantzitsua izango da azalpenaren inguruko galdera bat luzatuz edota gaiaren inguruko zailtasunak komentatuz ikasle horrek azalpenak ulertzen eta jarraitzen dituela konprobatzea. Bukatzeko, pertsona horiek ezin dituztela galderak tonuaren bidez ezberdindu eta beraz, irakasleak galdera bat planteatu nahi dioenean ezinbestekoa izango da galdera ikur bat marraztea.




    sábado, 19 de noviembre de 2011

    Asperger sindromea

    Kaixo!

    Atzo autismoaren gaia atera nuenez, gaurkoan autismoarekin nolabaiteko zerikusia duen asperger sindromearekin natorkizue. Zein ote da bi hauen arteko desberdintasunik handiena? Erantzuna, hizkuntza- maila litzateke. Hala ere, asperger sindromea pairatzen duten umeek memorizazio- gaitasun handia izaten dute eta era berean,ez dute ahozko hizkuntzarekin aparteko arazorik izaten, nahiz eta sarri askotan, azkar hitz egiteko joera izan; beraz, esan daiteke, intelektuali “normalak” direla. 
    Metaforak, zentzu bikoitzeko hitzak … ulertzeko zailtasunak izaten dituzte eta honek gaizki ulertuak sor ditzake, gerora frustrazio bihurtuz. Ume hauek arazoak izaten dituzte gainontzeko kideak ulertzeko eta baita elkarreraginean aritzeko ere, izan ere, askotan gainontzeko ikaskideek “desberdintzat”  kalifikatzen dituztenez, iraintzen dituztelako. 
     Asperger sindromea duten umeek honako ezaugarri hauek izan ohi dituzte:
    -Errutina.
    -Tik-ak.
    -Obsesioak (ordena mantentzekoak).
    -Maniak.

    Guzti hau kontuan izanda, ume hauei sozializatzen lagundu behar diegu,  modu asertiboan hitz eginez eta beraiek ulertuko ez dituzten metaforak eta zentzu biko esaldiak albora batera utziaz. 


    Bukatzeko, bideo interesgarri batekin utziko zaituztet!





    viernes, 18 de noviembre de 2011

    Autismoa

    Egunon denori!

    Eguaztenean altxatu nuen ipuinaren ostean, intereseko beste arazo batekin natorkizue. Gaur autismoa landuko dut laburki edo behintzat hori egiten ahaleginduko naiz.

    Autismoa burmuinaren trastorno bat dela esan daiteke. Arazo hau pairatzen dutenek gainontzekoekin komunikatzeko zailtasunak izaten dituzte. Hau horrela, ez dute askorik hitz egiten eta ekintza berak behin eta berriro errepikatzen dituzte. 
    Autismoaren ezaugarriek pertsona bakoitzean modu ezberdinean eragiten duten arren, hauexek lirateke nabarmenenak:

    -Ez dute hizkuntza ongi menderatzen eta horrek hitz egiteko zailtasunak sortarazten dizkie.
    -Ez dute gorpuitz lengoia ulertzen.
    -Beste kideei begietara begiratzea ekiditen dute.
    -Sarri askotan, ez dute erreakzionatzen soinuen eta ahotsen aurrean.
    -Objektu bari begira gelditzen dira luzaroan.
    -Ez dute arriskurik ikusten.
    -Errutinari eta ordena mantentzeari garrantzi handia ematen diote. 
    -Ahotsaren tonu bera erabiltzen dute.
    -Aurpegian ez dute adierazpenik.
    -Aurrera eta atzera mugitzen dira etengabe, beraien buruei kolpeak emanez.

    Baina, noiz antzematen dugu ume bat autista dela? Kasu gehienetan, umea ibiltzen hasten den garaian igartzen da hori, izan ere, bere izaera ez dela ohikoa konturatuko gara. Batzuen aburuz, autismoa genetikoa da; beste batzuen ustez berriz, umearen inguruneak berak edota osasun arazoek sortarazi dezakete berau.

    miércoles, 16 de noviembre de 2011

    Umeentzako ipuina

    Aupa!
    Oraingoan blog honetan lantzen ari naizen gaiarekin lotura duen istorio batekin natorkizue, ea gustatzen zaizuen!
    Umeentzako istorio batek ondorengoa diozku: Animalia batzuek basoan eskola bat irekitzea pentsatu zuten; eta horretarako, elkartu eta kurtsoan zehar erakutsi beharreko diziplinak zeintzuk izango ziren erabakitzen hasi ziren. Txoriak, eskolak hegan egiteko kurtso bat eskaini behar zuela zioen. Arrainak, curriculumean igeriketa gehitu behar zela; urtxintxak, zuhaitzetan gora igotzen erakustea ezinbestekoa zela zioen eta untxiak, aldiz, eskolako diziplinen programan lasterketak gehitzea beharrezkoa zela uste zuen. Gainontzeko animaliek ere horrela jarraitu zuten, oker zebiltzala ohartu gabe. Iradokizun guztiak kontzideratuak izan ziren eta baita onartuak ere. Ezinbestekoa zen animalia guztiek diziplina denak praktikatzea eta horrela, hurrengo egunean, ikasketa programa praktikan jartzen hasi ziren.
    Lasterketak egiteko unea iritsi zenean, untxia ezin hobeto hasi zen korrika, inork ezin baitzuen jarraitu. Hala ere, laster etorri ziren zailtasunak eta arazoak ere untxia hegan ikasten hasi zenean. Zuhaitz baten adarrean jarri zuten eta salto eta hegan egitera behartu zuten. Untxiak zuhaitzetik salto egin zuen eta lurrera erortzean hankatxo biak apurtu zituen. Ez zuen hegan egiten ikasi eta are gehiago, handik aurrera ezin izan zuen lehen bezala lasterka egin.

    Txoriak, inork ez bezala egiten zuen hegan, baina, behin zator bat izango balitz moduan zuloak egitera behartu zuten; eta noski, ez zuen lortu. Egin zuen esfortzu handiagatik, bere mokoa eta hegoak apurtu zituen eta ondorioz, ezin izan zuen egunero hegan egin. Arraina, urtxintxa eta txakurra ere antzera pairatuta atera ziren hegalditik, hots, zaurituta.
    Azkenik, eskolak bere ateak itxi behar izan zituen. Ba al dakizue zergatik? Animaliak ondorio batera iritsi zirelako: DENOK EZBERDINAK GARELA. Bakoitzak bere bertuteak eta ahultasunak ditu.  Katu batek ez du sekula txakur baten moduan zaukarik egingo eta ez du inoiz arrain baten moduan uger egingo. Beraz, ezin dugu inor behartu gauzak gure moduan egitera edo gu bezalakoak izatera, izan ere, hori eginez gero, beraiek sufritzea besterik ez dugu lortuko, ezingo garelako inoiz berdinak izan. Gainontzekoen iritziak errespetatu behar ditugu, bai eta beraien gaitasun eta limitazioak ere. Norbait gurekiko desberdina bada, ez du esan nahi bera gu baino hobeagoa edo txarragoa denik; soilik, errespetatu beharreko pertsona desberdin bat baita.

    sábado, 12 de noviembre de 2011

    Gaindotazioa

    -Zer da gaindotazioa?
    Gaindotazioaz hitz egiten dugunean gaitasun handiko pertsonez ari gara (ikasketa-gaitasun espezifikoa, trebetasun intelektual orokorra, psikomotrizitate gaitasuna …), hau da, superdotatu moduan ezagutzen ditugun pertsonez ari gara hizketan; bi gaindotazio desberdintzen dira: orokorra eta espezifikoa.
    GAINDOTAZIO OROKORRA
    GAINDOTAZIO ESPEZIFIKOA
    Mintzatzeko gaitasuna.
    Talentu artistikoa.
    Lidertzarako gaitasuna.
    Kritikotasuna.
    Sormenak eta jakin nahiak mugituz ibili.
    Perfekzioaren bilaketa.
    Ideia abstraktuen menderakuntza.
    Mintzatzeko gaitasuna.
    Talentu artistikoa.
    Arte adierazpeneko metodo, forma zein ideiak konbinatzeko originaltasuna.
    Gai konkretuetan murgiltzeko gaitasuna.
    Egitura logikoak barneratzeko gaitasuna.

    -Sintomak.
    Pertsona superdotatuek honako ezaugarri hauek dituzte:
    ·         Hiztegi aurreratua erabiltzen dute.
    ·         Erraz eta azkar ikasten dute.
    ·         Gainontzekoek baino informazio gehiago maneiatzen dute.
    ·         Ideietan eta jardueretan oso originalak dira.
    ·         Ondo menderatzen dute hizkuntza.
    ·         Erraz ebazten dituzte arazoak.
    ·         Galdera asko egiteko ohitura dute.
    ·         Oso kritikoak dira.
    ·         Perfekzioa bilatzen dute.
    ·         Interesa erakusten dute ezagutza-arlo batekiko.
    ·         Konplexuagoak diren ideiak ulertzeko erraztasuna dute.

    -Ondorioak. 
    Ondorio garbi bat dugu superdotatuen %70-80a eskola porrotaren barruan egotea. Materia honetan egin den ikerketa bati esker argi gelditu da egungo hezkuntza sistemak ez diola Hezkuntza Premiari Berezi honi behar bezala erantzuten, gela programazioak ez baititu hauen CEI-aren beharrak kontuan izaten eta horrela, ume hauen motibazioa eta jakin mina albo batera uztea lortzen baita. Beraz, irakasleak paper garrantzitsu bat du, izan ere, modu egokian jokatu ezean, umeak arazoak izango ditu, batik bat emozionalak.

    -Konponbidea.
    Ezer baino lehen, ikasgelako programazioan egokitzapenak egin beharko dira, aspektu hauek aztertuaz:
    -Trebetasunak.
    -Interesak.
    -Autokontzeptua.
    -Curriculumaren gaitasun maila.
    -Ikaskuntza estiloa.
    -Harremanak.

    Aldi berean, ume superdotatuen premiei erantzuteko estrategiak zehaztu beharko dira CEI-aren neurri orokorretan. Beraz, ondorengo estrategia hauetariko bat baliagarria izan daiteke premia berezi honi erantzuteko:


    -Lan autonomoa eta burujabetasuna bultzatzea.

    -Ikasten ikasi konpententzia landu, irakasleak orientazio funtzioa beteaz.
    -Ezagutzaz aparte beste aspektu batzuen lanketa: nortasunezkoak, sozioafektiboak …
    -Interdiziplinartekotasunaren lanketa.
    -Eduki gehiagoren lanketa eta horien sakonketa.
    -Superdotatuen erantzuna ezarri curriculumaren egokitzapenean.
    -Lotura konplexuagoak ezartzea.
    -Programa indibidualizatuen lanketa: berdinkideen arteko tutoretza, ikaskuntza proiektuak …









    viernes, 11 de noviembre de 2011

    X ahula

     Egunon!!

    Ba al dakizue zer den X ahula? Gazteleraz X fragil izenez ezagutzen da eta izen hori Lubs medikuak eginiko ikerkuntzetatik dator, izan ere, Lubsek jatorri genetikoa aurkitzeaz gain, ezaugarri mental eta fisiko zehatz batzuk zituzten pertsonak aurkitu zituen, zeintzuk beraien X kromosomaren zati bat partzialki apurtuta zuten. X ahula, herentzizko gaixotasun bat den arren, orokorrean ezezaguna gertatzen da berau eta osasunarekin eta hezkuntzarekin erlazionaturiko profesionalek ere sindrome honi buruzko datu partzial eta osatugabeak dituzte. Hau horrela, bere diagnostikoa gehienetan berantiarra eta okerra izaten da. Baina, zer da X ahula sindromea?

    -Trastorno genetikoa da eta gen baten mutazioarengatik sortzen da.

    -X kromosomari loturik dago, mutazioa duen gena kromosoma honen  mutur batean baitago.

    -Bere kausa zelulen proteina gabezia litzateke. Mutazio horren ondorio bezala, gena inaktibatu egiten da eta ezin du proteina sintetizatzeko funtzioa burutu.

    -Gizonezkoei eragiten die batez ere: 1/4000

    -Emakumeei ez diete eragiten, beraien pasatzen baitute ADNan. Frekuentzia: 1/600 litzateke.

    -Duen eraginagatik lehenengo Defizientzia Mental Hereditario moduan kontsideratzen da.

     

    Beraz, laburbilduz esan daiteke gizonezkoek garatzen duten gaixotasuna dela, emakumeek beraien ADNtan pasatzen duten arren. Hau horrela, X ahula daukaten umeen koefiziente intelektuala besteena baino baxuagoa izaten da eta arazoak izaten dituzte arlo motorean eta abstrakzio mailan.


    NOLA JOKATU ETA NOLAKO EKINTZAK BURUTU BEHAR DITUGU ARAZO HAU DUTEN HARREKIN?

    Lehenik eta behin, faktore batzuk izan behar ditugu kontuan, zer dute gustuko eta zertan beharko dute gure laguntza? Garrantzitsua da beraien higiene pertsonalerako ezinbestekoak diren gauzak egiten erakustea: eskuak garbitzen, apaintzen, orrazten ... Horrez gain, klasean egiten diren gauza batzuk, gero lanerako baliagarriak izango direnak, erakustea ere garrantzitsua izango da, hala nola, josten, gauzak ordenatzen ...

    Honetaz aparte, logopedak ere badauka zereginik ume hauekin eta laguntza nahiko eman diezaioke X ahula duen haurrari, esate baterako, haurrari berari musika egiten utziz, ahozko zein zeinuzko hizkuntza garatzeko argazkien bidez komunikatuz, ematen duten erantzuna egokia bada sarituz ...


    Bukatzeko, bideo batekin utziko zaituztet, bihar arte!! Asteburu on bat izan!

    miércoles, 9 de noviembre de 2011

    Adimen Urritasuna



            Adimen urritasunak funtsezko mugei egiten die erreferentzia funtzionamendu normalean. Adimen urritasunaren ezaugarririk nagusiena litzateke, ondorengo kasu hauetan bataz bestekoaren azpitik dagoen funtzionamendu intelektuala dutela: osasunean, segurtasunean, lanean, denbora librean, trebetasun sozialetan, norbere burua zuzentzen, ikasketa trebetasunean … Adimen urritasunean bi faktore bereiz ditzakegu: inguruneko faktoreak eta faktore biologikoak. Inguruneko faktoreei dagokienez, ez dira determinanteak eragina izan dezaketen arren, hala nola, jaio aurretikoak (infekzioak …), erditzean sortzen direnak (jaiotze goiztiarra …) eta jaio eta gerokoak (meningitisa, arazo metabolikoak …). Faktore biologikoei dagokienez, kromosoma anomaliak (Down sindromea), hormona urritasun larria, síndrome degeneratiboak eta metabolismo nahasketak.
           
            Nola detektatu dezakegu adimen urritasuna? Jarraian detektatzeko irizpideei dagokienez, umeak garapen desberdinetan izan ditzakeen ezintasunak aipatzera pasatuko naiz. Garapen sozioafektiboari dagokionez, jarreran kontraste handiak izaten dituzte eta afektibitatea erakusteko unean beranduago egiten dute irribarre; gainontzekoekin erlazionatzea kostatzen zaie eta arazoak izaten dituzte.  Garapen kognitiboan berriz, atzerapenak izaten dituzte erreakzionatzerako eta informazioa prozesatzeko orduan, ikusmen arazoak direla eta behaketak alde batera uzten dituzte, barneraturiko informazioa epe laburreko memorian sartzen dute, ikaskuntza prozesuak etenaldiak izaten ditu, hiru-lau urte izatera iritsi arte ez dute hitzik egiten eta arazoak izaten dituzte besteak ulertzeko. Garapen sozialarekiko baliabiderik ez dutenez, gizarte integraziorako eta lanerako laguntzaile bat behar izaten dute.
               
            Beraz, komenigarria litzateke adimen urritasunaren inguruko erakunderik badagoela jakitea; hauexek dira horietako batzuk:  FEVAS, Apdema (Araba), Uliazpi (Gipuzkoa), Garabide (Bizkaia) …


            Gaurkoarekin bukatzeko eta gaurkoan jorraturiko adimen urritasunarekin loturak eginez, Down sindromea pairatzen duen mutil baten esperientzietan oinarrituta dagoen Yo también pelikula ikustea gomendatzen dizuet, pixkatxo bat bada ere, errealitatetik hurbilago egon gaitezen.

















    domingo, 6 de noviembre de 2011

    Garun paralisia

    Kaixoo!
    Garun paralisiaz hitz egiten dugunean,nerbio sistema zentralean lesio ez-jarraitu batek erangindako jarrera eta mugimenduaren arazo iraunkor batek sortzen duen gaixotasuna dela eta bi-hiru urteko adina baino arinago garatzen dela jakin behar dugu. Gaixotasun hau behin betikoa bada ere, garunaren plastikotasuna dela eta bere zeinuak denboraren joanean desberdinak izan daitezke. Ume batek garun paralisia duela esaten badigute, haur horren gaixotasunak zer nolako larritasun maila duen jakin beharko dugu, izan ere, baten garun paralisia beso baten edo ahoko zonaldearen mugimenduan nabaritu daiteke eta beste batena aldiz, burua atxikitzeko edo besoen mugimendu selektiboak egiteko arazo larrietara heldu daiteke. Zergatik ordea?Zerk eragiten du garun paralisia? Arrazoi bat baino gehiago aurki ditzakegu:
    Garun paralisia, jaiotzatiko aldagaiek sor dezakete edota jaiotza ondorengo lehenengo haurtzaroan izandako istripuek; amak haurdunaldian gaixotasun bat jasan duelako izan dezake umeak garun paralisia edota hereditarioa delako. Hau horrela, kontuan izan behar dugu denetan garrantzitsuena haurraren heziketa dela eta komenigarria dela lehenengotik komunikatzeko BLISS sistema erabiltzea. Bukatzeko, kontuan izan behar dugu ume hauen frustrazio maila ikaragarria dela izan ere, sarri askotan inork ez die ulertzen beraiek diotena marrazkiez betetako taula batekin komunikatzen baitira. 


    Garun paralisia sufritzen duen neska baten testigantzarekin amaituko dut gaurko sarreratxo hau, laster arte!

    sábado, 5 de noviembre de 2011

    Arreta faltagatiko nahastea

    Egunooon!

    Orain arte, dislexia, diskalkulia eta disortografia arazoei buruz hitz egin badugu ere, hezkuntza munduan bada kezkatzen nauen beste arazorik ere, eta horietako bat da arreta faltagatiko nahastea. Zer da hori? Zenbat tipologia daude? 

    Arreta faltagatiko nahasteak, hiru tipologia ditu: inpultsibitatea, arreta falta eta hiperaktibitatea. Hau horrela, sintomak ere hiru tipologietan banatuta egongo dira, bakoitzak intentsitate eta sintoma ezberdinak izango dituelarik. Hauexek dira sintomarik ezagunenak:


    INPULTSIBITATEA duen umeak ondorengo sintoma hauek izan ditzake: 
    -Txandan egon ezina, hots, txandan itxaroteko egon ezina.
    -Galdera bat bukatu aurretik erantzuteko beharra.
    -Gehiegi hitz egitea eta klasekideei hitza kentzea.


    ARRETA FALTA adierazten duten umeek sintoma hauetako batzuk izango dituzte:
    -Eskolan lanak egiterakoan akatsak asko eta erraz egitea.
    -Kanpoko estimuluen ondorioz distraitzea.
    -Xehetasunei eta jolasei arreta jartzeko zailtasunak.
    -Irakasleari arreta jartzeko zailtasunak eta ondorioz, lanak egiteko gai ez izatea.
    -Liburuak, borragomak, enkarguak ... galtzea.
    -Esfortzu mentala eskatzen duten lanak egiteko gogorik ez izatea.



    HIPERAKTIBITATEA duten aurren sintomak lirateke azken hauek:
    -Eserlekuan jarrita egon ezin izana.
    -Batetik bestera korrika aritzea.
    -Hanken eta eskuen etengabeko mugimendua.
    -Igo ez behar den lekuetara igotzea.
    -Isilik egoteko zailtasunak.


    Hau horrela, ezinbestekoa da umeak pairatzen duen arazoa lehen bailen identifikatzen eta erantzuna ahalik eta lasterren ematea; baina, hau posible izateko, haurraren gurasoek onartu beharra dute beraien seme-alabak duen arazo hori, konponbidea eman ahal izateko. Eskolak, aldiz, arazo hauek egunerokotasunean sortzen dituzten egoerak ongi kudeatzeko ezinbestekoa du prestakuntza egoki bat izatea.

    viernes, 4 de noviembre de 2011

    Idazketa eta irakurketa lantzeko moduak

    Kaixo blog zaleok!
    Gaurkoan idazketa eta irakurketa errazteko baliagarriak iruditzen zaizkidan aholku batzuekin natorkizue.
    IRAKURRI EGUNERO UMEEKIN: Irakurtzen ikastea ez da soilik letrek diotena deszifratzen ikastea. Irakurtzen ikastea, bizitza guztia irauten duen prozesua da eta umeek irakurtzen ongi pasa dezaten komenigarria da aktibitatea gozagarri bilakatzea. Horretarako, garrantzitsua da umeak lasai eta deskantsatuta daudenean “ipuinaren ordua” deituriko ekintza burutzea. Baina zertan datza ekintza honek? Umeei ipuin motzak irakurtzen hasi eta denbora pasatu ahala, geroz eta ipuin luzeagoak irakurtzen joatean datza.


    ERA GRAFIKOAN ESPRESATZEKO UMEAK MOTIBATU: Urteko egun bereziak aprobetxatu daitezke honetarako; umeei bere familiakoentzako txartelak edo marrazkiak egiteko eskatuz. Ez dira haurren marrazkiak kritikatu behar eta soilik, laguntza eskatuz gero azaldu beharko diegu nola marraztu. Ezinbestekoa da txikien lanak baloratu eta beraien espresioak errespetatzea.


    LETRA IDATZIAREN ERABILGARRITASUNAZ JABETU DAITEZELA: Sarri askotan, umeek letra idatziarekin duten kontaktu bakarra ipuinen irakurketan gertatzen da. Beraz, idazteak gauza askotarako balio duela, ipuinak entzun eta idazteaz aparte, erakutsi behar diegu haurrei. Esaterako, munduan gertatzen denaren berri izateko, egunkaria irakurri diezaiokegu umeei; egunero jaten dugun ogia egiteko, errezeta bat jarraitu behar dugula azaldu beharko diegu; erosketak egiteko lista bat egin dezakegu beraien laguntzaz edota norbaiti karta bat idatzi diezaiokegu.


    UMEEK GURI IPUINAK “IRAKURTZEN” UTZI: Liburu bat lehenengo aldiz ikustean, komenigarria da haurrari galdera hau egitea: Liburuaren azala ikusita, esango ahal zenidake zerri buruzkoa den liburu hau?” Horrez gain, orrialde ezberdinetako irudien bidez liburua irakurtzea garrantzitsua litzateke, ondoren, guk testua irakurriko diegularik. Horrela, ohartuko dira guk testuaren bidez irakurtzen dieguna eta beraiek irudietatik ateratzen dutena berdina dela; baina, aldi berean, marrazkiek irudiek baino gehiago esaten dutela.


    BERAIEN IZENA IDAZTEN ERAKUTSI, ETA EGINIKO MARRAZKIAK FIRMATZEKO MOTIBATU: Beraien izenaren letrak ongi ezagutzen dituztenean, beraien izenaren lehenengo letraz idazten diren beste hitz batzuk bilatzera jolas dezakete. Adibidez, haurra Ainara deitzen bada, A letraz hasten diren beste hitz batzuk bila dezake: ama, aita, arropa, astoa … Horrez gain, telebistan zein kalean bila ditzake hitz gehiago. 


    Amaitzeko, esan niri behintzat oso baliagarriak iruditzen zaizkidala goaildean emaniko kontseilu hauek, izan ere, askotan ez dugu jakiten nola landu dezakegun idazketa eta irakurketa umeekin, eta are gutxiago ikaskuntzan arazoak dituztenekin, beraz, hauek aproposak iruditzen zaizkit, azken heinean, bai irakurketa eta baita idazketa ere modu gozagarri baten praktikatzeko aukera ematen baitigute.



     

    jueves, 3 de noviembre de 2011

    HAURREKIN ERABILTZEKO IDEIAK: idazkera eta ortografia.



                Haurrek letra eta soinuen korrespondentziak ikasten eta irakurtzen hasten diren era berean, idazkera esperimentatzen ere hasten dira; eta hitzak nola idatzi behar diren ulertzeak, idazkera bera eta irakurketa ere hobetzen ditu. Beraz, ondoko lerroetan umeekin erabilgarriak diren hainbat ekintza jarriko dizkizuet.

    Txikienentzako ekintzak

    -          Aldizkari bat edo egunkari bat hartu eta bertako letrak moztu; beste modu bat letradun imanen erabilera litzateke. Umeei ondorengo hau eskatu behar zaie: entzuten ari diren soinuak (katua, ama …) letren bidez adierazteko horretarako aldizkariak, egunkariak edota imanak erabili behar izango dituelarik.

    -          Umeak letra eta soinuekin ohitzen diren bitartean, jolas bat egin hitzaren lehenengo letra aldatuaz:  laino hitza baino bilakatuko da edo alderantziz. Azkeneko letra ere aldatu daiteke: ama-amu.

    -          Hitz bat esan eta haurrari errepikatzeko eskatu, geldi- geldi eta soinu bakoitza luzatuaz. Gero, soinu bakoitzari dagozkion letrak idazteko eskatu behar zaie.
    -          Ekintza familiar bat marrazteko eskatu umeari eta marrazkiaren goi aldean marrazkia bera deskribatuko duen hitz bat edo esaldi idazteko esan eta gero idatzi duen hori irakurri egin beharko du.



    Nagusiagoentzako ekintzak

    -          Aldizkari batetik irudi bat aukeratzeko eskatu behar zaio eta gero, irudi horri buruzko ipuin edo istorio bat idazteko.

    -          Umeari ipuin bat kontatu eta ondoren, beraien amaiera propioa idazteko eskatu.

    -          Familiako kide eta lagun bati kartaren bat idazteko laguntzeko eskatzea ere ekintza dibertigarria litzateke, aldi berean, umeak ortografia zaintzen eta idazten ikasiko duelarik.

    Haurrak idazketan aurreratzen doazen heinean, hitzen ortografia egokia nolakoa den erakutsi beharko zaie; horretarako, beraiekin idatziaz eta idazketa arauak ulertzen lagunduaz. Hala ere, gehiegi zuzenduz gero, umea desanimatu egin daiteke. Beraz, egokiena litzateke modu atsegin baten aldizkako laguntza eskaintzea, beti ere, zuzendu aurretik beraien ideia guztiak paperean idazten utzi beharko zaielarik.

    Hemen utziko dizuet baliagarria irudi zaidan web orrialde honen linka, bertan ortografia lantzeko hainbat ariketa aurkituko baitituzue: http://www.indiana.edu/~call/ejercicios.html
    Gaiarekiko lotura duen bideo interesgarri batekin utziko zaituztet, izan ere, bideo honetan agertzen dena, beste modu bat baita umeek idazteko eta irakurtzeko: