miércoles, 9 de noviembre de 2011

Adimen Urritasuna



        Adimen urritasunak funtsezko mugei egiten die erreferentzia funtzionamendu normalean. Adimen urritasunaren ezaugarririk nagusiena litzateke, ondorengo kasu hauetan bataz bestekoaren azpitik dagoen funtzionamendu intelektuala dutela: osasunean, segurtasunean, lanean, denbora librean, trebetasun sozialetan, norbere burua zuzentzen, ikasketa trebetasunean … Adimen urritasunean bi faktore bereiz ditzakegu: inguruneko faktoreak eta faktore biologikoak. Inguruneko faktoreei dagokienez, ez dira determinanteak eragina izan dezaketen arren, hala nola, jaio aurretikoak (infekzioak …), erditzean sortzen direnak (jaiotze goiztiarra …) eta jaio eta gerokoak (meningitisa, arazo metabolikoak …). Faktore biologikoei dagokienez, kromosoma anomaliak (Down sindromea), hormona urritasun larria, síndrome degeneratiboak eta metabolismo nahasketak.
       
        Nola detektatu dezakegu adimen urritasuna? Jarraian detektatzeko irizpideei dagokienez, umeak garapen desberdinetan izan ditzakeen ezintasunak aipatzera pasatuko naiz. Garapen sozioafektiboari dagokionez, jarreran kontraste handiak izaten dituzte eta afektibitatea erakusteko unean beranduago egiten dute irribarre; gainontzekoekin erlazionatzea kostatzen zaie eta arazoak izaten dituzte.  Garapen kognitiboan berriz, atzerapenak izaten dituzte erreakzionatzerako eta informazioa prozesatzeko orduan, ikusmen arazoak direla eta behaketak alde batera uzten dituzte, barneraturiko informazioa epe laburreko memorian sartzen dute, ikaskuntza prozesuak etenaldiak izaten ditu, hiru-lau urte izatera iritsi arte ez dute hitzik egiten eta arazoak izaten dituzte besteak ulertzeko. Garapen sozialarekiko baliabiderik ez dutenez, gizarte integraziorako eta lanerako laguntzaile bat behar izaten dute.
           
        Beraz, komenigarria litzateke adimen urritasunaren inguruko erakunderik badagoela jakitea; hauexek dira horietako batzuk:  FEVAS, Apdema (Araba), Uliazpi (Gipuzkoa), Garabide (Bizkaia) …


        Gaurkoarekin bukatzeko eta gaurkoan jorraturiko adimen urritasunarekin loturak eginez, Down sindromea pairatzen duen mutil baten esperientzietan oinarrituta dagoen Yo también pelikula ikustea gomendatzen dizuet, pixkatxo bat bada ere, errealitatetik hurbilago egon gaitezen.

















No hay comentarios:

Publicar un comentario