Pertsona batek gorreria duela esango dugu, entzumen falta badu. Jende honek, hizkuntza bereganatzeko teknika berezien beharra izaten du, ezin baitute ahozko hizkuntza era espontaneo batean eskuratu. Baina zelan sortzen da gorreria? Gorreria hereditarioa izan daiteke, baina horrez gain, haurdunaldian (amak jasandako gaitz baten ondorioz), erditzeko unean (haurra goizegi jaiotzean ...) edota bizitzan zehar ere (infekzio baten ondorioz ...) gerta daiteke berau.
Ahozko komunikazio zailtasunek, askotan egoera hori frustrazio egoera bilakatzen dute, epe luzera, entzumen urritasuna pairatzen duen pertsonaren nortasuna aldatu dezakeelarik. Horrez gain, segurtasun falta ere izan dezakete, beraiek hautematen ez dituzten arrisku egoeren aurrean beraien burua babesteko eta egoerari erantzuna emateko arazoak izaten dituztelako. Ikaskuntzan, berriz, ume hauek informaziorako sarbidean tope batzuk aurkezten dituzte, arazoak izaten baitituzte idatzizko zein ahozko komunikazioan, guzti honek, ikaskuntzaren prozesua geldotzea dakarrelarik.