viernes, 4 de noviembre de 2011

Idazketa eta irakurketa lantzeko moduak

Kaixo blog zaleok!
Gaurkoan idazketa eta irakurketa errazteko baliagarriak iruditzen zaizkidan aholku batzuekin natorkizue.
IRAKURRI EGUNERO UMEEKIN: Irakurtzen ikastea ez da soilik letrek diotena deszifratzen ikastea. Irakurtzen ikastea, bizitza guztia irauten duen prozesua da eta umeek irakurtzen ongi pasa dezaten komenigarria da aktibitatea gozagarri bilakatzea. Horretarako, garrantzitsua da umeak lasai eta deskantsatuta daudenean “ipuinaren ordua” deituriko ekintza burutzea. Baina zertan datza ekintza honek? Umeei ipuin motzak irakurtzen hasi eta denbora pasatu ahala, geroz eta ipuin luzeagoak irakurtzen joatean datza.


ERA GRAFIKOAN ESPRESATZEKO UMEAK MOTIBATU: Urteko egun bereziak aprobetxatu daitezke honetarako; umeei bere familiakoentzako txartelak edo marrazkiak egiteko eskatuz. Ez dira haurren marrazkiak kritikatu behar eta soilik, laguntza eskatuz gero azaldu beharko diegu nola marraztu. Ezinbestekoa da txikien lanak baloratu eta beraien espresioak errespetatzea.


LETRA IDATZIAREN ERABILGARRITASUNAZ JABETU DAITEZELA: Sarri askotan, umeek letra idatziarekin duten kontaktu bakarra ipuinen irakurketan gertatzen da. Beraz, idazteak gauza askotarako balio duela, ipuinak entzun eta idazteaz aparte, erakutsi behar diegu haurrei. Esaterako, munduan gertatzen denaren berri izateko, egunkaria irakurri diezaiokegu umeei; egunero jaten dugun ogia egiteko, errezeta bat jarraitu behar dugula azaldu beharko diegu; erosketak egiteko lista bat egin dezakegu beraien laguntzaz edota norbaiti karta bat idatzi diezaiokegu.


UMEEK GURI IPUINAK “IRAKURTZEN” UTZI: Liburu bat lehenengo aldiz ikustean, komenigarria da haurrari galdera hau egitea: Liburuaren azala ikusita, esango ahal zenidake zerri buruzkoa den liburu hau?” Horrez gain, orrialde ezberdinetako irudien bidez liburua irakurtzea garrantzitsua litzateke, ondoren, guk testua irakurriko diegularik. Horrela, ohartuko dira guk testuaren bidez irakurtzen dieguna eta beraiek irudietatik ateratzen dutena berdina dela; baina, aldi berean, marrazkiek irudiek baino gehiago esaten dutela.


BERAIEN IZENA IDAZTEN ERAKUTSI, ETA EGINIKO MARRAZKIAK FIRMATZEKO MOTIBATU: Beraien izenaren letrak ongi ezagutzen dituztenean, beraien izenaren lehenengo letraz idazten diren beste hitz batzuk bilatzera jolas dezakete. Adibidez, haurra Ainara deitzen bada, A letraz hasten diren beste hitz batzuk bila dezake: ama, aita, arropa, astoa … Horrez gain, telebistan zein kalean bila ditzake hitz gehiago. 


Amaitzeko, esan niri behintzat oso baliagarriak iruditzen zaizkidala goaildean emaniko kontseilu hauek, izan ere, askotan ez dugu jakiten nola landu dezakegun idazketa eta irakurketa umeekin, eta are gutxiago ikaskuntzan arazoak dituztenekin, beraz, hauek aproposak iruditzen zaizkit, azken heinean, bai irakurketa eta baita idazketa ere modu gozagarri baten praktikatzeko aukera ematen baitigute.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario