sábado, 5 de noviembre de 2011

Arreta faltagatiko nahastea

Egunooon!

Orain arte, dislexia, diskalkulia eta disortografia arazoei buruz hitz egin badugu ere, hezkuntza munduan bada kezkatzen nauen beste arazorik ere, eta horietako bat da arreta faltagatiko nahastea. Zer da hori? Zenbat tipologia daude? 

Arreta faltagatiko nahasteak, hiru tipologia ditu: inpultsibitatea, arreta falta eta hiperaktibitatea. Hau horrela, sintomak ere hiru tipologietan banatuta egongo dira, bakoitzak intentsitate eta sintoma ezberdinak izango dituelarik. Hauexek dira sintomarik ezagunenak:


INPULTSIBITATEA duen umeak ondorengo sintoma hauek izan ditzake: 
-Txandan egon ezina, hots, txandan itxaroteko egon ezina.
-Galdera bat bukatu aurretik erantzuteko beharra.
-Gehiegi hitz egitea eta klasekideei hitza kentzea.


ARRETA FALTA adierazten duten umeek sintoma hauetako batzuk izango dituzte:
-Eskolan lanak egiterakoan akatsak asko eta erraz egitea.
-Kanpoko estimuluen ondorioz distraitzea.
-Xehetasunei eta jolasei arreta jartzeko zailtasunak.
-Irakasleari arreta jartzeko zailtasunak eta ondorioz, lanak egiteko gai ez izatea.
-Liburuak, borragomak, enkarguak ... galtzea.
-Esfortzu mentala eskatzen duten lanak egiteko gogorik ez izatea.



HIPERAKTIBITATEA duten aurren sintomak lirateke azken hauek:
-Eserlekuan jarrita egon ezin izana.
-Batetik bestera korrika aritzea.
-Hanken eta eskuen etengabeko mugimendua.
-Igo ez behar den lekuetara igotzea.
-Isilik egoteko zailtasunak.


Hau horrela, ezinbestekoa da umeak pairatzen duen arazoa lehen bailen identifikatzen eta erantzuna ahalik eta lasterren ematea; baina, hau posible izateko, haurraren gurasoek onartu beharra dute beraien seme-alabak duen arazo hori, konponbidea eman ahal izateko. Eskolak, aldiz, arazo hauek egunerokotasunean sortzen dituzten egoerak ongi kudeatzeko ezinbestekoa du prestakuntza egoki bat izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario