jueves, 3 de noviembre de 2011

HAURREKIN ERABILTZEKO IDEIAK: idazkera eta ortografia.



            Haurrek letra eta soinuen korrespondentziak ikasten eta irakurtzen hasten diren era berean, idazkera esperimentatzen ere hasten dira; eta hitzak nola idatzi behar diren ulertzeak, idazkera bera eta irakurketa ere hobetzen ditu. Beraz, ondoko lerroetan umeekin erabilgarriak diren hainbat ekintza jarriko dizkizuet.

Txikienentzako ekintzak

-          Aldizkari bat edo egunkari bat hartu eta bertako letrak moztu; beste modu bat letradun imanen erabilera litzateke. Umeei ondorengo hau eskatu behar zaie: entzuten ari diren soinuak (katua, ama …) letren bidez adierazteko horretarako aldizkariak, egunkariak edota imanak erabili behar izango dituelarik.

-          Umeak letra eta soinuekin ohitzen diren bitartean, jolas bat egin hitzaren lehenengo letra aldatuaz:  laino hitza baino bilakatuko da edo alderantziz. Azkeneko letra ere aldatu daiteke: ama-amu.

-          Hitz bat esan eta haurrari errepikatzeko eskatu, geldi- geldi eta soinu bakoitza luzatuaz. Gero, soinu bakoitzari dagozkion letrak idazteko eskatu behar zaie.
-          Ekintza familiar bat marrazteko eskatu umeari eta marrazkiaren goi aldean marrazkia bera deskribatuko duen hitz bat edo esaldi idazteko esan eta gero idatzi duen hori irakurri egin beharko du.



Nagusiagoentzako ekintzak

-          Aldizkari batetik irudi bat aukeratzeko eskatu behar zaio eta gero, irudi horri buruzko ipuin edo istorio bat idazteko.

-          Umeari ipuin bat kontatu eta ondoren, beraien amaiera propioa idazteko eskatu.

-          Familiako kide eta lagun bati kartaren bat idazteko laguntzeko eskatzea ere ekintza dibertigarria litzateke, aldi berean, umeak ortografia zaintzen eta idazten ikasiko duelarik.

Haurrak idazketan aurreratzen doazen heinean, hitzen ortografia egokia nolakoa den erakutsi beharko zaie; horretarako, beraiekin idatziaz eta idazketa arauak ulertzen lagunduaz. Hala ere, gehiegi zuzenduz gero, umea desanimatu egin daiteke. Beraz, egokiena litzateke modu atsegin baten aldizkako laguntza eskaintzea, beti ere, zuzendu aurretik beraien ideia guztiak paperean idazten utzi beharko zaielarik.

Hemen utziko dizuet baliagarria irudi zaidan web orrialde honen linka, bertan ortografia lantzeko hainbat ariketa aurkituko baitituzue: http://www.indiana.edu/~call/ejercicios.html
Gaiarekiko lotura duen bideo interesgarri batekin utziko zaituztet, izan ere, bideo honetan agertzen dena, beste modu bat baita umeek idazteko eta irakurtzeko:


No hay comentarios:

Publicar un comentario