JEL (Jugando Enseñamos a Leer) ikaskuntza, hasiera hezigarri bat da, zeinek helburutzat psikopedagogo eta irakasleentzako lan erreminta ezberdinak eskaintzea duena. Erreminta hauek zailtasunak dituzten umeentzako diseinaturik daude, jolasaren, irakurketaren eta idazketaren bidez beraien arazoa estimulatua izan dadin. Horrez gain, irakurketa arina eta egokia garatzen laguntzen die 6-12 urteko haurrei. JEL-ek aurkezten dituen Programa ezberdinak Lic. Rufina Pearson, ikasteko zailtasun eta alfabetatze adituak burutuak dira. Halaber, Espainiako mintzo ikerketa estatistikoetan oinarritzen dira eta haurraren garapena ebaluatzeko teknikak eskaintzen dituzte.

Jolasa irakurketa nibeletan diseinaturik dago. Lehenengo nivela CV (Kontsonantea- bokala) da, eta bertan, errazen irakurtzen diren hitzak sartzen dira: SAPO-MESA-LATA. Gero, nibelak igotzen joango dira, hitz konplexuak irakurtzera heltzeraino: “TRANSPORTAR”; maila hau CCVCC da (Kontsonante-kontsonante-bokal-kontsonante-kontsonante). Jolasa hasteko umeak ondorengo hau egiten jakitea ezinbestekoa da:
- Letra larrian idatzirik dauden letrak ondo maneiatzea.
- Isolatuta dauden soinuen kontzientzia ona izatea (hasierakoa eta amaierakoa).
- Hasierakoa bada ere, nolabaiteko gaitasuna izatea soinuak silabetan konbinatzeko.
Epe laburrean eraginkortasuna eta emaitzak lortzeko, programa gutxienez astean birritan inplementatu behar da, erabiltzen den bakoitzean gutxienez 15 minutuko iraupena izango duelarik. Guztiaren gainetik, esan beharra dago, JEL-ek ondoko hau duela helburu nagusitzat: irakurketa estimulatzea eta idazketa sustatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario