Dislexia, irakurketan eta idazketan eragiten duen trastornoa da. Trastorno hitza entzutean, arazo hau duen umeak nolabaiteko eskasiaren bat izango duela pentsarazten dugu, baina hala al da? Erantzuna, ezezko borobila litzateke, izan ere, dislexia duen umeak ez du zertan inolako eskasiarik (intelektuala, sentsoriala, emozionala …) jasan behar. Orduan, non izango ditu zailtasunak haur dislexiko batek?
-Letren (banaka nahiz multzoka) bereizketan. Adibidez: “p” eta “q” nahasten ditu.
-Letren ordena jarraitzea zaila egingo zaio.
-Esaldien estrukturazioa egitea arazoa izango da berarentzat.
-Testuak edo hitzak memorizatzeko arazoak izango ditu.

LATERALTASUN TXARRA | PSIKOMOTRIZITATEAREN ALTERAZIOAK | TRASTORNO PERTZEPTIBOAK |
-Ordenaketa trastornoak: espazio eta lengoaia ikusketan. -Motrizitatean eragina: trazu grafikoak gaizki definitu, eskulanetan traketsa … | -Erritmo falta: irakurketan zein idazketan. -Oreka falta: oreka estatiko zein dinamikoa mantentzeko zailtasunak: hanka baten gainean egotea, salto egitea, bizikletan ibiltzea … -Gorputz eskemaren ezagutzan urritasuna: bere gorputzaren ezkerra eta eskuina desberdintzea … | -Ezkerra eta eskuina, goia eta behea, desberdindu ezean, irakurketan eta idazketan zailtasunak izango ditu umeak. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario