lunes, 31 de octubre de 2011

Ikaskuntzan ematen diren desorekak

- Zer da?
            Desoreka hau area akademikoan (irakurketa, matematika edo idatzizko ulermena) ematen diren zailtasunekin lotzen da. Desoreka hau jasaten duen umearen aurrerapen gaitasuna, area akademiko espezifikoan, bere adineko umeengandik espero dena baino berago dago, bai bere heziketa- maila eta baita inteligentzia maila ere. Umeak esperimentatzen dituen zailtasunak, oztopatu egiten ditu bai bere aurrerapen akademikoa eta baita bere egunerokotasuneko jarduerak ere.
            Ikaskuntzan desorekak dituzten haur gehienek inteligentzia maila normala dute. Aipaturiko desorekak hiru motatakoak izan daitezke:
                    Irakurketan desorekak.
                    Matematikan desorekak.
                    Idatzizko ulermenean desorekak.

-Desoreken jatorria.
            Nerbio- sisteman ematen den irregulartasunengatik ematen direla uste da, bai zerebroaren estrukturan, bai zerebroaren substantzia kimikoen funtzionamenduan. Nerbio-sisteman diferentzia bat izateak, umeak informazio beste modu baten prozesatu eta komunikatzea dakar.



-Nortzuengan du eragina ikaskuntza arazoak?
            Aurretiko joera genetikoa, haurdunaldian arazoak, haurtzaro edo jaiotze goiztiarra, bai eta bestelako baldintza medikoak, zuzeneko eragina izan ditzakete ikaskuntza desorekekin.



-Sintomak.
Kasu gehienetan ematen diren sistemak dira ondoren lerrokatuta idatzirikoak:

       Irakurketa-desoreka, DISLEXIA:
Irakurketan desorekak dituen haurrik ere badago munduan; hau, bere adineko pertsonengatik itxaroten den mailara heltzen ez denean gertatzen da. Desoreka hau pairatzen duten umeek astiro irakurtzen dute eta irakurtzen dutena ulertarazteko arazoak dituzte. Testuko hitzak irakurtzeko zailtasunak izan ditzakete eta antzekoak diren hitzak elkarren artean nahasten dituzte. Kasu batzuetan, desoreka honi dislexia deritzo.



       Matematikarako desoreka, DISKALKULIA:
Umeak matematikarako desoreka duela esaten da, ume horrek zenbakiekin erlazionatutako abileziekin, zenbatzearekin, zenbakiak modu egokian kopiatzearekin, gehitu eta eramanak eroatearekin, biderketa taulak ikastearekin, ikur matematikoak ezagutzearekin eta operazio matematikoak ulertzearekin arazoak dituenean.


       Desoreka idatzizko ulermenean, DISORTOGRAFIA:
Desoreka klase hau emango da umeak ondorengo hauetako zerbaitetan arazoak baldin baditu: idazketa abilezia, ulermen gramatikoa eta puntuazioa, ortografia, paragrafoen organizazioa edota idatzizko informazioa moldatzea. Sarri askotan, ume hauek ez dute eskuz idazteko abileziarik.


-Diagnostikoa.
            Desoreka hauen seinaleak irakasle zein gurasoek identifikatu ditzakete jarduera hauetako batean  umeak uneoro zailtasunak dituela ikusiz gero:
       Irakurketa, ortografia, idazketa edota matematikako problemak osatzeko arazoak dituela ikusiz gero.
       Instrukzioak ulertzeko edo jarraitzeko zailtasunak dituela nabarituz gero.
       Ezkerra eta eskuina desberdintzeko arazoak dituela ikusiz gero.
       Letrak edo zenbakiak alderanzten baldin baditu: “b” eta “d” edota “13” eta “31” nahasten ditu.
           
            Osasun mental eta hezkuntzako profesionalek eginiko ebaluazio zehatzak, azterketa psikologiko eta hezigarriak biltzen ditu bere barnean, bai eta umearekin eta gurasoekin hitz egitea ere. Ebaluazio zehatz honek, umeak ikaskuntzan desoreka duen ala ez identifikatzen du, baita ikaskuntzako bere puntu fuerte eta ahulak ere. Ebaluazio honen emaitzak beharrizan hezigarriak determinatzeko, eskola hobeto identifikatzeko, hiperaktibitatea edo distrakzioa bezalako arazoak dituztenei laguntzeko medikamentuen beharrizan posiblea determinatzeko eta edozein terapia osagarriren onura posibleak determinatzeko, adibidez, logopedia edo psikoterapia familiarra, umearen bizi kalitatea eta ikaskuntza potentziala gehitzeko.


-Tratamendua.
            Ikaskuntzan emaniko desoreken tratamendu espezifikoa, umearen medikuak eta hezkuntza eta osasun mentaleko profesionalek jarri duten esfortzu koordinatuak determinatuko du eta ondorengo honetan oinarrituta egongo da:

       Haurraren adina, bere osasun egoera generala eta historial medikoa.
       Desoreka zenbateraino aurreratuta dagoen.
       Desoreka mota.
    Medikamendu, prozedimentu edo terapia zehatzekiko umearen tolerantzia maila.
       Desorekaren ibilbidearekiko itxaropena.
       Bere iritzia edo preferentzia.


            Ikaskuntza desoreka hauek tratagarriak dira. Guraso, irakasle eta osasun mentaleko profesionalek eginiko esfortzu koordinatuak,  tratamenduaren banakako estrategien oinarriak proportzionatzen ditu; banakako zein taldekako konponbide terapiak izan ahal dira, baita klase edo errekurtso espezialak ere.


-Prebentzioa.
            Une honetan ez da neurri prebentiborik ezagutzen, ikaskuntza desoreken eragina murrizteko. Hala ere, interbentzio goiztiarrak zailtasun akademikoak murriz ditzake eta era berean, desorekak jasaten dituzten haurren bizi kalitatea hobetu dezake.








No hay comentarios:

Publicar un comentario