martes, 25 de octubre de 2011

IRAKURKETAREKIN ARAZOAK: Nola lagundu diezaiokete gurasoek beraien seme-alabei?

Kaixo lagunok!

            Atzo irakurketarekin arazoak dituzten haurren kasuaz aritu nintzen, eta gaurkoan, atzoko gaiari nolabait jarraipena emateko, horrelako egoera baten aurrean gurasoek beraien seme-alabei eman beharreko laguntzaren garrantziaz mintzatuko naiz, ezinbestekoa baita arazoa konpontzen hasteko.
            Haur askorentzat, irakurtzen ikastea erronka bat da, eta gehienak irakurle bikainak izatera hel daitezke, beti ere, laguntza egokia jasoz gero. Hau horrela, beraien tutore eta gurasoek erantzukizun handia dute, hauen esku baitago haurrek irakurketan arazorik duten konturatzea eta horrela izanez gero, laguntza eske norengana jo behar duten erabakitzea.

            Egoera askoren aurrean gurasoek adi egon behar dute, izan ere, seme-alabek duten arazoa garaiz diagnostikatzea aurrera paso garrantzitsua izan daiteke umearentzat. Beraz, hauetako zerbait egiterakoan zailtasunak dituela nabarituz gero, komenigarria litzateke espezialista batengana jotzea:

          -Altuan irakurtzea ekiditen du uneoro.
          -Emaniko arauak jarraitzeko zailtasunak ditu.
          -Hitzak ez ditu erraz letreiatzen.
          -Errimak sortzeko zailtasunak ditu.
        -Irakurritako testua kontatzeko eskatzerakoan    zailtasunak   ditu.
           -Soinu indibidualak entzutea zaila egiten zaio.

            Kasu hauetariko bat zure seme-alabarenarekin identifikatuz gero, baliteke arazo baten aurrean egotea. Askok, ondorengoa galdetuko dute, eta zer egin behar dut orain? Erantzuna hurrengo urrats hauek pausuz pausu jarraitzea litzateke:

-1.urratsa: Haurraren irakaslearekin bilera. Garrantzitsua da seme-alabak arazoak dituela uste duzun ariketa horiek irakasleari eraman eta azaltzea. Bere iritzia eskatzea eta zer egin daitekeen pentsatzea, bai eskolan eta baita etxean ere. Komenigarria litzateke uneoro irakaslearekin kontaktuan mantentzea, elkarri umearen progresioaren berri emateko.
-2.urratsa: Zuzendariarekin edota irakurketako espezialistarekin bilera. Umearen egoera berdina dela ikusiz gero, eskolako beste profesional batzuengana jotzea. Baliteke, haurrak klase berezi batzuen beharra izatea edo bestelako zerbitzu edo esku-hartzeena.
-3.urratsa: Erreferentzia hezkuntza berezia. Umearen arazoak berdin jarraitzen duela ikusi eta modu guztiak agortuta daudela pentsatuz gero, ebaluazio bat eskatu daiteke. Eskolako zuzendariarekin hitz egitea garrantzitsua litzateke zita bat eskatzeko.  
-4.urratsa: Ebaluazioa eskuratzea. Umeak hezkuntza bereziko zerbitzuen beharra duen ala ez erabakitzeko, nahitaezkoa da ekipo profesional batek ebaluatzea (eskolako psikologoa, hizkuntzaren espezialista, irakurketako espezialista …).
-5.urratsa: Bere hautagarritasuna determinatzea. Seme-alaba hezkuntza bereziaren zerbitzuetarako hautatua bada,  bai eskolak eta baita gurasoek ere Banakako Programa Hezigarria (IndividualEducation Program edo IEP) garatu beharko dute. Plan honek umearen beharrizan espezifikoekin bat datozen helburuak finkatzen ditu. Horrez gain, bestelako zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: asistentziazko teknologia, tutoretzak edota heziketa talde txikian.





 Aldiz, umea zerbitzu horretarako hautatua ez bada, garrantzitsua da prozesuan sartuta jarraitzea eta umearen eboluzioari buruz irakaslearekin hitz egiten joatea. Umeari babes gehigarria eskaintzeko beste aukera bat, tutoretza pribatua litzateke.










No hay comentarios:

Publicar un comentario