lunes, 24 de octubre de 2011

Ikasketetan arazoak dituzten haurrak: irakurketarekin arazoak

Zenbat haur ote daude munduan … zenbatek izango dituzte ikasketetan arazoak … Arazoak dituzten zenbat identifikatu eta zenbat identifikatu gabeko egongo dira … Ikasketetan arazoak dituzten haurrak aipatzean, hainbat gauza datozkigu burura. Gaurkoan, irakurketarekin arazoak dituzten haurrei buruz arituko naiz.  Zer esan nahi du ongi ez irakurtzeak? Berba horrek, hitzak ezagutu eta identifikatzea, jariotasuna … biltzen ditu bere baitan. Hau horrela, komunikazioa eta jariotasuna bera ere ezinbestekoak dira irakurketa burutzeko.

            Irakurketa atal bitan bana genezake, bata, hizkuntzaren ulermenean oinarritzen da. Atal hau berezkoa da, izan ere, inork ez digu erakusten, bizitzan zehar guk bakarrik ikasten baitugu, horretarako prestatuta gaudelako. Bestea, idatzita dauden letrak ahozkora pasatzea litzateke, eta hau norbaitek erakusten ez baldin badigu, ezinezkoa da ikastea. Gutxi gorabehera, sei urterekin, atal biak nahastu egiten dira baina urteak igaroz hizkuntza aldatu egiten da, kontzienteagoa eta analitikoagoa bihurtzen delarik. Hala ere, haur askok ez dute hori ongi egiten, zergatik ordea? Hiru arrazoi nagusigatik: ez dietelako ongi irakasten, zailtasunak dituztelako edota arrazoi biengatik.
Hau horrela, batetik hitzak ezagutu eta identifikatzea daukagu, hau da, automatikoki estimulu grafikoak lengoaia bihurtzea. Bestetik, berriz, testuaren ulermena legoke.
Pertsona guztiek ez dute gaitasun bera hitz bat ezagutzeko orduan. Batzuek azkartasun handiagoz ezagutzen eta erlazionatzen dute hitz bat, baina honek ez dauka inteligentziarekin zerikusirik, kapazitatearekin baizik. Horrez gain, hizkuntza idatzian bi zailtasun mota desberdintzen dira:
-Ume batzuk ez dituzte hitzak behar bezala irakurtzen. Denbora asko behar izaten dute irakurtzeko eta ondorioz, ezin izaten dute irakurri dutena behar bezala ulertu.
-Beste ume batzuek, hitzak ongi irakurtzen dituzten arren, ez diote oinarrizko elementuei erreparatzen eta beraz, beraientzako testuak zentzua galtzen du.



Irakurketaren ikaskuntzan arazoak dituena, dislexikoa litzateke. Ikasle hauek arazoak izaten dituzte hitzak ganoraz (azkar eta ongi) ulertzeko orduan. Honek ez du esan nahi gaizki hitz egiten dutenik, ezta gutxiago ere,dislexia soilik irakurketari dagokion arazoa baita, hitzak ezagutzeko arazoa. Irakurketaren ikasketan eraikuntza prozesu bat dago; eta eraikuntza hori pertsonala da. Duen arazoa ulertu ondoren, automatizatu beharra dago eta horretarako irakurketa barneratu egin behar da, behin eta berriz errepikatuz. Hau da, hitz bat aukeratu eta etengabe irakurri behar dugu automatizatu ahal izateko bestela, bertan jarraituko bailuke arazoak. Beraz, irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleek gainontzekoek baino irakurketa saio gehiago egin behar dituzte, gainontzekoei baino gehiago kostatzen baitzaie automatizatzea.  Hitzen ezagutze prozesua beharrezkoa da, ezinbestekoa baita hitzak ondo ulertzea, hau posible izateko, zailtasunak dituzten haurrek tratamendu bat beharko dutelarik.



Irakurketaren ulermenean arazo konkretu bat dagoela ziurtatu ahal izateko, haurrak tratamenduari eman dion erantzuna izan beharko dugu kontuan. Lehenik eta behin, ezarritako tratamendua  ongi diseinatuta eta antolatuta egon beharko da. Tratamenduaren aurrean erantzunik jaso ezean, argi geldituko da, ikasleak irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituela. Ezarritako tratamendua diagnostikoaren araberakoa izango da baita ikaslearen zailtasunaren araberakoa ere, eta protokoloari jarraitzea oso garrantzitsua izango da.

Bukatzeko esan, hezkuntzak ikasle guztiak oinarrizkora iristea lortu behar duela; ikasle guztiak oinarrizkoa den horretara iristea hezkuntzan lan egiten duten eta egingo dugunon konpromisoa delarik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario