jueves, 29 de septiembre de 2011

Zertaz joango da blog hau?

Aupa!

Hemen nator berriro ere, blog hau aktualizatzeko asmoz. Pentsatzen aritu eta gero, erabaki bat hartu behar izan dut. Zertaz arituko gara blog honetan batzen garenok? Zein izango da gure intereseko gaia?

Hezkuntzari lotutako milaka gai daude, eta zaila egiten da gai bakarra aukeratu eta bertan zentratzea. Hala ere, ezinbestekoa da aukeraketa hori lehenbailehen egitea. Beraz, ongi pentsatu ondoren, izugarri interesatzen zaidan gai bat aukeratu dut, ikasketetan ematen diren arazoei buruzkoa, alegia.

Blog hau horretan zentratuko da, haurrek ikasketetan dituzten arazoez. Bateren batek baino gehiago galdetuko du zergatik aukeratu dudan gai hau. Erantzuna erraza, baina aldi berean konplexua ere bada. Magisteritzako ikasle naizenez, arratsaldetan umeei klase partikularrak ematea erabaki nuen, pixkanaka haurrekin esperientzia irabazten joateko. Kontua da, klasea ematen diodan haur bati, dislexia diagnostikatu ziotela nirekin klase partikularretan hasi eta handik gutxira. Horrek zer pentsatua eman dit eta aldi berean, horretaz gehiago jakiteko gogoa piztu dit, berari eta antzerako arazoa duten haurrei lagundu eta beraien ikasketa-prozesua errazteko.

Zuen laguntza ezinbestekoa da, guztiok zerbait aportatuz posible delako blog polit bat ateratzea!

Mila esker!



No hay comentarios:

Publicar un comentario